Testigantza

  • Nire familia primeran portatu da nirekin. Ondo nengoelaz ziurtatu dira beti eta haiekin pozik egoteaz arduratu dira. Denboraren gehiengoa pasa dute nirekin eta barre asko egin dut. Ikastaro hau gomendatuko nuke, goizez klaseetan lan asko egiten duzulako eta arratsaldez atseden hartzen duzulako jardueretan.

    Ainhoa13 urte, Donostia
  • Oso harreman berezia eta estua izan dut nire familiarekin eta triste sentitzen naiz berriro ez ikusteagatik. Ederki konektatu dugu eta esfortzu handia egin dute bertako kultura, sukaldaritza, etab. erakusteko. Haiek nirekin gustora zeudela ere iruditzen zitzaidan. Ikastaro hau gomendatuko nuke ibilaldiak ondo pentsatuak zeudelako eta dibertigarriak zirelako, eta nire familia bikaina zelako.

    Iñaki17 urte, Orio
  • Nire familia izugarri jatorra da. Beraiekin pasa ditudan egun guztiak gozatzea nahi zuten, behar izan dudan guztia eman didate eta oso ongi heziak izan dira nirekin. Hain atseginak dira denak etxean! Toki ezberdinetara eraman naute eta beti arduratu dira nire erosotasunagatik. Niretzat nire bigarren familia bezala dira, nire familia ingelesa, eta pila maite ditut. Berriro ikusi nahiko nituzke.

    June15 urte, Donostia
  • Nire familia hoberena da, denetatik jan behar dudala ikasi dudalako, eta aurten inoiz probatu izango ez nituen gauzak jaten saiatu naizelako. Etxean bezala senti arazi naute. Ikastaro hau gomendatuko nuke nik neuk errepikatu dudalako aurten eta jarduera hoberenak egiten dituzulako. Gainera familiak oso onak dira.

    Álvaro16 urte, Bilbo
  • Nire familia aparta da. Oso jatorrak dira eta seme gazteenak niri gustatzen zaizkidan gauza berdinak egitea du gustuko, horregatik ezin hobeto ibili naiz futbolean, tenisean edota badmintonean jolasten. Oso eroso sentitu naiz beraiekin eta behar nuen guztia eman didate, etxean egongo banintz bezala sentitu araziz. Ikastaro hau besteei gomendatuko nieke jarduerengatik eta familiarekin eta lagunekin oso ondo pasatzen duzulako.

    Ibai15 urte, Donostia
  • Aurten nire familiarekin ostatua hartzen dudan bigarren urtea da eta noski bueltatuko nintzatekeela beraiekin! Izugarri jatorrak dira eta asko eskertzen diet nigatik egin duten guztia. Beraiekin pasa dudan denbora oso azkar pasa zait eta asko maite ditut. Berriz ikustea espero dut.

    Ane16 urte, Donostia
  • Barre asko egin dut nire familiarekin, benetan jatorrak dira eta oso lagunartekoak ere, eta beti zaindu izan naute. Ez ditut inoiz ere ahaztuko. Ikastaro hau gomendatuko nuke jarduera aukera zabala dagoelako, eta ondorioz ezin duzulako inoiz aspertu. Gainera lagun pila egin dut.

    Cristina14 urte, Donostia
  • Nire familia ezin hobea da. Izugarri atsegina da nirekin, primeran konpontzen gara eta bere familia eta lagunak ere benetan jatorrak dira. Triste egongo nintzateke berriro ikusi ahal izango ez banitu. Laister bueltatu nahiko nuke!

    Ane14 urte, Donostia

Fotos-6

Nire familia izugarri jatorra da. Primeran pasa dut beraiekin eta asko ikasi dut Kornualleseko kulturari buruz. Leku askotara eraman naute eta ez ditut inoiz ahaztuko. Ikastaro hau gomendatuko nuke bikaina delako eta oso ondo pasatzen duzulako bai ikasleekin, bai familiekin ere. Ingelesa ikasi dut eta lagun ugari egin dut.

Nora13 urte, Donostia

Oso eroso sentitu naiz nire familiarekin. Oso alaiak dira eta mota guztietako jarduerak egiten dituzte. Behar nuen guztia ematen saiatu dira eta nire iritzia entzuten zuten momentu oro. Asko eskertzen diet dena. Ikastaroa oso ondo antolatua dago klaseekin goizez (ez oso aspergarriak) eta irteera dibertigarriekin arratsaldez. Berriro bueltatuko nintzateke datorren urtean eta besteei ere gomendatuko nieke.

Ane14 urte, Donostia

Nire familia izugarri jatorra eta xarmagarria da. Bai etxe barruan, bai kanpoan ere gustora sentitu nendin gauzak egin dituzte. Zerbait behar nuenean, ematen zidaten eta toki eder askotara eraman naute. Oso bereziak dira niretzat, lagunak bezala. Etxera bueltatzen naizenean haien falta sentituko dut.

Iraide14 urte, Durango

Nire familia oso atsegina izan da nirekin. Oso ondo jan dut, primeran konpontzen naiz alabekin eta berriro ikusi nahiko nituzke. Ikastaro hau gomendatuko nuke esperientzia berria eta ezberdina izan delako. Ingelesa ikas dezakezu eta aldi berean jarduerekin gozatu eta jende berria ezagutu.

Marta

Primeran pasa nuen nire familiarekin. Toki pila bixitatu nuen beraiekin, oso dibertigarriak dira eta ez nintzen inoiz ere aspertu haiekin. Kurtso hau mundu guztiari gomendatuko nioke jarduerak dituzulako egunero, asko dibertitzen zarelako eta familiak izugarri jatorrak direlako.

Irati16 urte, Donostia

Ezin dut deskribatu nire familiari diodan maitasuna. Nire bigarren familia dira, erabat eroso sentitzen naiz haiekin! Harremana mantentzea gustatuko litzaidake.

Maialen

Izugarri gustatzen zait nire familia, eta beraiekin denbora gehiago pasa ahal izatea gustatuko litzaidake. Oso atseginak izan dira nirekin eta beti lagundu izan naute. Haien falta sentituko dudala uste dut, horregatik berriro ikusi nahiko nituzke.

Nerea14 urte, Basauri

Oso pozik nago nire familiarekin oso jatorrak eta adeitsuak direlako nirekin. Egun askotan hondartzara edo txakurrak paseatzera ateratzen ginen, eta etxeko neskei dagokionez, ahizpak izango banitu haiek bezalakoak izatea gustatuko litzaidake, benetan xarmangarriak direlako. Kurtso hau gomendatuko nuke 3 klase ordu dituzulako, baina ez dira gogorregiak. Gero arratsaldero jarduerak dituzu, eta herri asko bixitatzen dituzu eta gauza berri asko egiten dituzu ere.

Leire