Ostatua

Cornwall

Cornwall

  • Mapa Cornwall

  • Kornualles, Cornwall ingelesez, Inglaterraren hego-mendebaldean kokaturiko penintsula da, non Europa osoko kosta ederrenetakoa topa dezakegun. Bere historia eta meatze ondareak, urre koloreko hondartza bukaezinek, amildegi zorabiagarriek eta kosta osoan zehar sakabanatutako arrantza-herrixkek aukeraz beteriko tokian bihurtzen dute Kornualles.

    Nekazal eskualde hau ingelesa ikasteko leku bikaina da bertako jende apalari esker, abegitsua eta maitagarria delako ezaguna. Kriminalitate-tasa oso baxua du ere eta ondorioz, Britainia Handiko herrialde ziurrenetakotzat hartzen da.

    Kornuallesek  St. Newlyn East eta  Threemilestone bezalako herri txikiak  Truro, bertako hiriburua, bezalako hiri zirraragarriekin batzen ditu, bere katedral gotiko handiarekin eta kontu handiz zainduriko kale zaharrekin.

Ostatua zorroztasun handiz hautatutako familiatan izango da St. Newlyn East edo Threemilestonen. Gaztelaniadun bakarra egongo da familia bakoitzeko, eta ingelesa baino ez da hitzegingo. Bazkaria (igandeetan salbu) “packed-lunch” bat izango da.

Gure koordinatzaileek harreman iraunkorra mantenduko dute familiekin, eta ikasleekin batera parte hartuko dute ibilaldi eta ekintza guztietan, modu honetan esperientzia honi ahalik eta probetxu gehiena ateraz.

Familiak hainbat ekintzetan parte hartzea gonbidatuak daude, esate baterako ikasleen Antzerkilanen Aurkezpenan edota Barbakoa, talde guztientzako Threemilestonen ospatuko dena egonaldieran azken egunean.

Threemilestone

  • Truro

  • Threemilestone Trurotik hiru milia ingurura dagoen bizitegi-herrixka da. Hau dela eta, Kornuallesko ohiko baserri-giroaz gozatzeaz gain, hiriburuko ikuskizun guztiak eskuragarri ditu.

    Kornuallesen erdian kokatua, Carrick Roads estuarioaren ertzean (mundu osoko 10 portu naturaletako handienetakoa), Trurok paisaia ezberdin ugari ditu gertu, hala nola basoak, ibaiak eta hondartzak.

    30.000 lagun inguruko biztanleriarekin, ekintza eta saltoki oparoak eskeintzen ditu, bere nekazal-giro lasaia galdu gabe.

St. Newlyn East

St. Newlyn East Kornuallesen iparraldeko kostan kokatutako herri txikia da, zelaiez inguratuta eta hondartzatik bakarrik 15 minututara. Herrixka lasai eta ziurra da, nahiz eta eskualdeko hiri nagusietatik 20 minututara egon, Truro eta Newquay bezalakoak. Newquayk, bere 5 hondartza zoragarriekin, jende gaztea eta ur-kirolzaleak batik bat erakartzen ditu , eta bere giro surfista eta lasaia du ezaugarri.

St. Newlyn East

Ikasgune jakin bat gogokoen dutenek hala adieraz dezakete inskripzio-inprimakian. Halere, eskari hauek betetzen saiatuko garen arren, lagun taldeak ikasgune berdinetan mantenduz, ezin dugu ziurtatu eskatutako zentroa emango zaienik.